MESTIZA, Donostiako, irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 2008an sortutakoa, proiektu artistiko-soziokulturalak sustatu eta garatzea eta gure inguruko aniztasun kulturanitza islatzea helburu duena. Hasieratik, artearekin, kulturarekin, haurrekin, irakurketaren sustapenarekin, ingurumenarekin, kultura-aniztasunarekin eta gizarte-berrikuntzarekin konpromisoa du. Mestizak euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak sustatzen ditu hainbat jarduera multikulturalen bidez, elkartearen helburuekin bat datozen jarduerak egiten dituzten elkarte, erakunde publiko edo pribatuekin elkarlanean.